XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
EUSKAL KATEDRAREN MENDEURRENAJaun andreok, lagunok: Bizkaiko Ahaldun Nagusi legez, Bilboko
Eta orain arte berba egin dabenen / dozuenon hitzaldi bikainak entzun eta gero, gauza pare bat esaten itxi daidazuela eskatzen dautsuet.
Hasteko, Euskeraren Katedra lortu gurean aurkeztu ziranak ez zirala edonor, guztiontzat ezagun diran Azkue, Arana Goiri eta Unamuno baino.
Hiru gizon ospetsu eta apartekoak ziran, euren arteko antzik bakoak, bata filologoa eta besteak politikoa eta filosofoa.
Eurak izan ziran orduan
Eta bigarrenez, katedra barria lortzeko ahaleginak egiten ebiltzanean Resurreccion jaunaren eta Miguel jaunaren artean egon zan lehia, kondailari eta periodistak maneskeriz azaldu dauskuela beti.
Unamuno beti jo da
Nire ustez biek maite eben euskerea, baina bakoitzat bere erara.
Unamunok, euskerea hildakotzat jotzen eban, eta hil osteko omena egiten eutson.
Azkuek ez eban hori pentsatzen, egite-zalea zan eta euskerea berpiztuko zalakoan egoan.
Gaur egun ikusi geinkenez, Bizkaiko Aldundiak Katedra emoterakoan arrazoia izan ebala ikusi geinke orain, ehun urte igaro eta gero.
Eta Unamuno eta Jugo-tar Miguel jauna gaur egun bizirik egongo balitz, Azkue-tar Resurreccion Maria jaunak esaten ebana egia zala ikusiko leuke.